Ordenagailuko letraren eta papereko letraren arteko ezberdintasuna oso nabaria da. Letra digitala flexibleagoa da, mugitu daiteke, edonora eraman gaitzake klik bakar batez.
Lehenengo web orrialdeak HTMLez idatzita egon ziren. HTML diseinatu zen dokumentu web baten egitura definitzeko eta denborarekin elementu gehiago gehitu zitzaizkion( adibidez estilizatzeko elementuak). Formatoa eta edukia bananduezinak bihurtu ziren HTMLen. XMLek ez du formatoa definitzen edukia baizik, hau da, edukia definitzen dute eta ez formatoa, beraz banandurik doaz.
Formatoa eta edukia banatuta dagoenez erabiltzaileek ez dute zertan ezagutu behar zailtasun handiko kodigorik edozein dokumentu web orrialdeetan publikatzeko. Gainera XMLak ez du bakarrik testuekin jarduten, datuen elkartrukea errazten du. Datuak norberak antolatzen ditu, gu geuk gara weba, guk antolatzen dugu gure erara horregatik dio makina gu garela.
Hipertextoa ez da solik informazioa lotzea, weba ez da soilik informazioa lotzea; pertsonak elkarrekin lotzen ditu.
Bideoan esaten da guztiok berpentsatu beharko dugula zenbait gauza, hala nola, egile eskubidea, identitatea, etika, estetika, komertzioa, maitasuna …Izan ere ezin dugu ahaztu internetek duen indarra. Mundu osoa konektaturik bizi da eta pentsatu behar da mota guztiko irakurleak daudela. Kontu handiz ibili behar da pentsatzen zer idatziko den eta nori zuzenduta egongo den informazioa edozeinen esku heldu daitekelako.
Hipertestuari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan klik egin hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario