ONGI ETORRI!!!

miércoles, 27 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA

1. Multimedia Literacy Digital Story

Bideo honek adierazten digu nola teknologia digitalaren agerpenak aldaketak ekarri dituen hezkuntzan 21. mendean zehar. Lehen haurrak pentsatzen genuen zer gertatuko zen etorkizunean edo halako galderak eta supozisioak egiten genion gerure buruari, baina gaur egungo haurrek ikus dezakete interesa pizten dien guztia, hala nola nolakoa den Lurra, zein itxura duen ilargia…eta hau horrela da gaitasun digitalari esker.



2. Lara Tiscar

Lara Tiscarrek bera lanaren laburpena aurkezten digu bideo honen bidez eta azaltzen du era kritiko batean gaitasun digitalaren garantzia. Esaten du gu erabiltzaileok jakin behar dugula sarean dauden gauzak interpretatzen, bilatzen zein aurkitzen, bertan dagoena ez delako beti fidagarria eta aproposa.


Bere ustez garrantzitsuena ez da herraminta digitalak erabiltzen ikastea baizik eta kritikoak izaten ikastea. Sareko gauzak analizatzeko gaitasuna izan behar dugu, informazioa bilatzen jakin eta batez ere pentsatzea horren atzetik zer dagoen, nork eramaten duen etekin nagusia eta nork aberasten dagoen gurekin.

Alfabetizazio kritikoa aipatzen du ere eta kontuan izan behar ditugun ideia batzuk, hala nola pribatizazioa (gure datuak nora doaz?). Hezkuntzarako erabiltzen dugu eta zoragarria dela esan bada ere ezin dugu ahaztu merkatu bati zaten jarraitzen duela diru pila mugitzen duena et agure kontrola daramana. Web 2.0ri buru zere zenbait aipamen egiten ditu, izan ere hauek parte hartzera bultzatzen gaitu eta askotan ulertzen ez ditugun gauzak onartzen ditugu.

Lareren helburua batez ere galdera batzuk botatzea eta edonork izan ditzakeen zalantzak kanportzea da , guk geuk gaiaren inguruan pentsatzeko. Argi izan behar dugu gure ekintzen atzetik norbait dagoela eta horrek etekinen bat eramango duela, beraz “doan” horrek ez da erabatekoa.

Hori dela eta, eta ondorio moduan, ateratzen dugu sarean aurkitzen dugunarekin kritikoak izan behar garela eta kultura digitalaren atzetik dagoena ulertzea oso inportantea dela engainatu ez gaitezen. Hezkuntza munduan lan egiten dugunen erantzukizuna handiagoa izango da teknologia digital hauek egunerokotasunean duten presentzia gero eta handiagoa delako.

Bideoa ikusi nahi izatekotan klik egin hemen

Bi bideo hauek gaitasun digitalari buruz hitz egiten badute ere zeharo ezberdinak dira. Lehenengo bideoa ikuspuntu guztiz positiboa du, hezkuntzan duen erabilera positiboaz hitz egiten du eta honek suposatzen duen aurrerapena hezkuntza munduan. Bigarren bideoa ordea kritikoagoa da eta argudiatzen digu teknologia digitalaren atzetik dena ez dela dirudien bezain positiboa; merkatu bat dela, diru asko mugitzen duena eta guk erabiltzaileok kontu handiz ibili behar garela eta erabilera egokia egin.

domingo, 10 de abril de 2011

ETEN DIGITALA ETA HEZKUNTZA

"Reflexiones sobre la brecha digital y la educación" izeneko testuarten bidez autoreak eten digitalari buruz hitz egiten du eta argitzen digu eten digitala zer den eta hezkuntzak honen aurrean egin dezakeena.

Eten digitala zer den argitzeko definizio ezberdinak eman ohi dira baina esan genezake pertsonen, instituzioen, gizarteen edo herrialdeen arteko ezberdintasunak direla sarera sartu ahal izateko. Beste era batera esanda, hauek guztien aukeren ezberdintasunak informaziora, ezagupenera eta hezkuntzara hurbiltzeko sarearen bidez. Honek ondorio larriak ekartzen ditu pertsona marjinatuak dakarrelako komunikazioari, formakuntzari eta bultzada ekonomikoari begira. Beraz eten hitzak adierazi nahi diguna zera da: sarera sartzeko posibilitate eza eta bertan aurkitzen diren herramintetara sarbide murriztua edo hutsa.

Autoreak dioenez eten digitalaren barnean mota ezberdinak topa ditzakegu. Gehienetan nahi zeta ekonomikoa izan kontuan hartzen duguna ez da bakarra eta honekin batera beste batzuk aurkezten dizkigu: politikoa, hezkuntzakoa,hizkuntzaren araberakoa, adinaren araberakoa, generoaren araberakoa, , irakasle eta ikaslearen artekoa edota erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoen araberakoa.

Ekonomikoa: Herrialdeen arteko diferentziak markatzen du( pobreak edo aberatsak diren), hau da, herrialde bakoitzaren errekurtso ekonomikoen araberakoa izango da.

Politikoa: Herrialdeek dituzten baliabideen eta interesen araberakoa.

Hezkuntzakoa: Interneta izateaz gain informazioa bilatzen eta erabiltzea ere beharrezkoa izango da, beraz formakuntza behar beharreskoa izan behar behar da IKTak modu egokian erabiltzeko.

Hizkuntzaren araberakoa: Sarean aurkitzen dugun hizkuntza nagusia ingelera da. Hori dela eta ingerela ez dakienak ezin izango du bertako informazioa erabili.

Adinaren araberakoa: Gazteek gehiago erabiltzen dute helduek baino, azkeneko hauek nahiago dituzte ohiko tresnak.

Generoaren araberakoa: Eten hau ezberdina izango da kulturaren arabera eta emakumea kultur horretan jokatzen duen rolaren arabera. Kasu batzuetan emakumea bigarren maila batean kokatzen direnez gizona izango da teknologiak gehien erabiliko duena.

Irakasle eta ikaslearen artekoa: Egun ikasleek haien irakasleek baino ezagupen gehiago dute teknologien inguruan eta horrek dakar irakasleen formakuntza handiagoa izatea.

Erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoen araberakoa: Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonek teknologia berriak erabiltzeko aukera gutxiago dituzte.


Begi bistakoa denez eten digitalen arazoa konpontzea oso zaila da faktore asko parte hartzen dutelako. Julio Cabrerok dena den neurri batzuk hartzea proposatzen du hala nola teknologia egoki eta malguak sartzea guztiok, ahal den neurrian, erabili ahal izateko eta marjinalizazioari aurre egiteko. Beste aldetik irakasleak formakuntza sendoa izan behar dute IKTak gelara hurbiltzeko eta ikasleei modu egokian erabiltzen irakasteko. Horrez gain ere aipatzen du ikerkuntza bultzatu behar dela eta gizartearen partaidetza indartu behar dela.

domingo, 13 de marzo de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA


Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitzen zaio Informazioaren Gizarteari.

Informazio gizarteak era batean edo bestean teknologia berrietan oinarrituta dagoelako deitzen diogu. Gaur egun gainera munduan gizarteratzeko informazioa esku izatea oso garrantzitsua da beste gauza askoren artean , eta informazioa eta beste hainbat baliabide oso denbora gutxitan izateak tekonlogia berriek eskaintzen digute.

Informazioaren Gizartea eta Teknologia berriak elkarrekin joaten dira, ezin dira banandu.Teknologia berriek ez balitzate egongo, informazioaren gizartea ez litzateke izango gaur egun duen indarra . Eta Informazioaren gizartea ez balitz egongo, Teknologi berriek ez lirateke izango inolako garapenarik ezta erabilerarik ere.

Teknolgia berriei esker, komunikazioa zabaldu da, nahiz eta urrun egon denok gaude harreman zuzenean.Horretaz aparte, informazioa transmititzeko era ere aldatu da, orain erraztasunez testuak,bideoak, argazkiak... edozein gauza igotzeko aukera dugu, eta horrekiun batera gure iritzia emateko aukera ere.Beraz, Teknologia berrien garapena , nolabait ere gure bizitzan erraztasun pilo eskaintzen dizkigutela argi dago. Gure gizatea aldatu dela argi ikusten da eta aldatzen jarraituko duela ere.

Hemen uzten dizuet informazio gizarteari buruzko bideo batzuk:


Informazio gehiago nahi baldin baduzue klik egin hemen eta irakur ezazue

martes, 8 de marzo de 2011

Testu birsartua

Zer sartu bitakoran Goiburukoan: titulua, hau da, bitakoaren izena, eta sarrera edo azalpen bat blogaren edukia eta helburuari buruz ideia orokor bat ematen. Atal honetan argazki bat sar dezakezu (gaiarekin zerikusirik daukana, edo apur bat apaingarria besterik gabe). Perfilean: argazkia eta izena gutxienez, zure ikasketak edo lana ere adieraz dezakezu. Idazpenetan (post bat egiterakoan): testua, irudiak, diapositibak, bideoak, estekak eta etiketak. Bideoak edota diapositibak sartzeko: 1. you tube-n bideo bat bilatu nahi duzun gaiari buruz (“blogen aplikazio didaktikoak, arbel digitala..) 2. insert kodea kopiatu. 3. Post bat egin bideoa komentazeko eta “insert blockquote” botoian klik egin eta agertzen den kodean bideoaren kodea itsatsi. 4. Etiketa ipini eta aldaketak gorde.

martes, 22 de febrero de 2011

Web 2.0 The Machine is Us


Ordenagailuko letraren eta papereko letraren arteko ezberdintasuna oso nabaria da. Letra digitala flexibleagoa da, mugitu daiteke, edonora eraman gaitzake klik bakar batez.

Lehenengo web orrialdeak HTMLez idatzita egon ziren. HTML diseinatu zen dokumentu web baten egitura definitzeko eta denborarekin elementu gehiago gehitu zitzaizkion( adibidez estilizatzeko elementuak). Formatoa eta edukia bananduezinak bihurtu ziren HTMLen. XMLek ez du formatoa definitzen edukia baizik, hau da, edukia definitzen dute eta ez formatoa, beraz banandurik doaz.

Formatoa eta edukia banatuta dagoenez erabiltzaileek ez dute zertan ezagutu behar zailtasun handiko kodigorik edozein dokumentu web orrialdeetan publikatzeko. Gainera XMLak ez du bakarrik testuekin jarduten, datuen elkartrukea errazten du. Datuak norberak antolatzen ditu, gu geuk gara weba, guk antolatzen dugu gure erara horregatik dio makina gu garela.

Hipertextoa ez da solik informazioa lotzea, weba ez da soilik informazioa lotzea; pertsonak elkarrekin lotzen ditu.

Bideoan esaten da guztiok berpentsatu beharko dugula zenbait gauza, hala nola, egile eskubidea, identitatea, etika, estetika, komertzioa, maitasuna …Izan ere ezin dugu ahaztu internetek duen indarra. Mundu osoa konektaturik bizi da eta pentsatu behar da mota guztiko irakurleak daudela. Kontu handiz ibili behar da pentsatzen zer idatziko den eta nori zuzenduta egongo den informazioa edozeinen esku heldu daitekelako.

Hipertestuari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan klik egin hemen.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Hau da datorren asterako ikusi behar dugun bideoa:



Oso interesantea da bideoa, merezi du ikustea

Informazio gehiago Wikipedian daukagu, klik hemen eta irakurri

lunes, 7 de febrero de 2011

Sarrera

Ongi etorri nire blogera irakurleok!!
Espazio honen bidez hurbilketa bat egin nahi nuke haur hezkuntzara eta honekin erlazionatuta egon daitezkeen gaiak eskuragarri ipini.
Besterik gabe, espero dut zuen gustukoa izatea eta nahi izanez gero parte hartzea.