ONGI ETORRI!!!

miércoles, 27 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA

1. Multimedia Literacy Digital Story

Bideo honek adierazten digu nola teknologia digitalaren agerpenak aldaketak ekarri dituen hezkuntzan 21. mendean zehar. Lehen haurrak pentsatzen genuen zer gertatuko zen etorkizunean edo halako galderak eta supozisioak egiten genion gerure buruari, baina gaur egungo haurrek ikus dezakete interesa pizten dien guztia, hala nola nolakoa den Lurra, zein itxura duen ilargia…eta hau horrela da gaitasun digitalari esker.



2. Lara Tiscar

Lara Tiscarrek bera lanaren laburpena aurkezten digu bideo honen bidez eta azaltzen du era kritiko batean gaitasun digitalaren garantzia. Esaten du gu erabiltzaileok jakin behar dugula sarean dauden gauzak interpretatzen, bilatzen zein aurkitzen, bertan dagoena ez delako beti fidagarria eta aproposa.


Bere ustez garrantzitsuena ez da herraminta digitalak erabiltzen ikastea baizik eta kritikoak izaten ikastea. Sareko gauzak analizatzeko gaitasuna izan behar dugu, informazioa bilatzen jakin eta batez ere pentsatzea horren atzetik zer dagoen, nork eramaten duen etekin nagusia eta nork aberasten dagoen gurekin.

Alfabetizazio kritikoa aipatzen du ere eta kontuan izan behar ditugun ideia batzuk, hala nola pribatizazioa (gure datuak nora doaz?). Hezkuntzarako erabiltzen dugu eta zoragarria dela esan bada ere ezin dugu ahaztu merkatu bati zaten jarraitzen duela diru pila mugitzen duena et agure kontrola daramana. Web 2.0ri buru zere zenbait aipamen egiten ditu, izan ere hauek parte hartzera bultzatzen gaitu eta askotan ulertzen ez ditugun gauzak onartzen ditugu.

Lareren helburua batez ere galdera batzuk botatzea eta edonork izan ditzakeen zalantzak kanportzea da , guk geuk gaiaren inguruan pentsatzeko. Argi izan behar dugu gure ekintzen atzetik norbait dagoela eta horrek etekinen bat eramango duela, beraz “doan” horrek ez da erabatekoa.

Hori dela eta, eta ondorio moduan, ateratzen dugu sarean aurkitzen dugunarekin kritikoak izan behar garela eta kultura digitalaren atzetik dagoena ulertzea oso inportantea dela engainatu ez gaitezen. Hezkuntza munduan lan egiten dugunen erantzukizuna handiagoa izango da teknologia digital hauek egunerokotasunean duten presentzia gero eta handiagoa delako.

Bideoa ikusi nahi izatekotan klik egin hemen

Bi bideo hauek gaitasun digitalari buruz hitz egiten badute ere zeharo ezberdinak dira. Lehenengo bideoa ikuspuntu guztiz positiboa du, hezkuntzan duen erabilera positiboaz hitz egiten du eta honek suposatzen duen aurrerapena hezkuntza munduan. Bigarren bideoa ordea kritikoagoa da eta argudiatzen digu teknologia digitalaren atzetik dena ez dela dirudien bezain positiboa; merkatu bat dela, diru asko mugitzen duena eta guk erabiltzaileok kontu handiz ibili behar garela eta erabilera egokia egin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario