ONGI ETORRI!!!

domingo, 13 de marzo de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA


Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitzen zaio Informazioaren Gizarteari.

Informazio gizarteak era batean edo bestean teknologia berrietan oinarrituta dagoelako deitzen diogu. Gaur egun gainera munduan gizarteratzeko informazioa esku izatea oso garrantzitsua da beste gauza askoren artean , eta informazioa eta beste hainbat baliabide oso denbora gutxitan izateak tekonlogia berriek eskaintzen digute.

Informazioaren Gizartea eta Teknologia berriak elkarrekin joaten dira, ezin dira banandu.Teknologia berriek ez balitzate egongo, informazioaren gizartea ez litzateke izango gaur egun duen indarra . Eta Informazioaren gizartea ez balitz egongo, Teknologi berriek ez lirateke izango inolako garapenarik ezta erabilerarik ere.

Teknolgia berriei esker, komunikazioa zabaldu da, nahiz eta urrun egon denok gaude harreman zuzenean.Horretaz aparte, informazioa transmititzeko era ere aldatu da, orain erraztasunez testuak,bideoak, argazkiak... edozein gauza igotzeko aukera dugu, eta horrekiun batera gure iritzia emateko aukera ere.Beraz, Teknologia berrien garapena , nolabait ere gure bizitzan erraztasun pilo eskaintzen dizkigutela argi dago. Gure gizatea aldatu dela argi ikusten da eta aldatzen jarraituko duela ere.

Hemen uzten dizuet informazio gizarteari buruzko bideo batzuk:


Informazio gehiago nahi baldin baduzue klik egin hemen eta irakur ezazue

No hay comentarios:

Publicar un comentario