ONGI ETORRI!!!

domingo, 10 de abril de 2011

ETEN DIGITALA ETA HEZKUNTZA

"Reflexiones sobre la brecha digital y la educación" izeneko testuarten bidez autoreak eten digitalari buruz hitz egiten du eta argitzen digu eten digitala zer den eta hezkuntzak honen aurrean egin dezakeena.

Eten digitala zer den argitzeko definizio ezberdinak eman ohi dira baina esan genezake pertsonen, instituzioen, gizarteen edo herrialdeen arteko ezberdintasunak direla sarera sartu ahal izateko. Beste era batera esanda, hauek guztien aukeren ezberdintasunak informaziora, ezagupenera eta hezkuntzara hurbiltzeko sarearen bidez. Honek ondorio larriak ekartzen ditu pertsona marjinatuak dakarrelako komunikazioari, formakuntzari eta bultzada ekonomikoari begira. Beraz eten hitzak adierazi nahi diguna zera da: sarera sartzeko posibilitate eza eta bertan aurkitzen diren herramintetara sarbide murriztua edo hutsa.

Autoreak dioenez eten digitalaren barnean mota ezberdinak topa ditzakegu. Gehienetan nahi zeta ekonomikoa izan kontuan hartzen duguna ez da bakarra eta honekin batera beste batzuk aurkezten dizkigu: politikoa, hezkuntzakoa,hizkuntzaren araberakoa, adinaren araberakoa, generoaren araberakoa, , irakasle eta ikaslearen artekoa edota erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoen araberakoa.

Ekonomikoa: Herrialdeen arteko diferentziak markatzen du( pobreak edo aberatsak diren), hau da, herrialde bakoitzaren errekurtso ekonomikoen araberakoa izango da.

Politikoa: Herrialdeek dituzten baliabideen eta interesen araberakoa.

Hezkuntzakoa: Interneta izateaz gain informazioa bilatzen eta erabiltzea ere beharrezkoa izango da, beraz formakuntza behar beharreskoa izan behar behar da IKTak modu egokian erabiltzeko.

Hizkuntzaren araberakoa: Sarean aurkitzen dugun hizkuntza nagusia ingelera da. Hori dela eta ingerela ez dakienak ezin izango du bertako informazioa erabili.

Adinaren araberakoa: Gazteek gehiago erabiltzen dute helduek baino, azkeneko hauek nahiago dituzte ohiko tresnak.

Generoaren araberakoa: Eten hau ezberdina izango da kulturaren arabera eta emakumea kultur horretan jokatzen duen rolaren arabera. Kasu batzuetan emakumea bigarren maila batean kokatzen direnez gizona izango da teknologiak gehien erabiliko duena.

Irakasle eta ikaslearen artekoa: Egun ikasleek haien irakasleek baino ezagupen gehiago dute teknologien inguruan eta horrek dakar irakasleen formakuntza handiagoa izatea.

Erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoen araberakoa: Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonek teknologia berriak erabiltzeko aukera gutxiago dituzte.


Begi bistakoa denez eten digitalen arazoa konpontzea oso zaila da faktore asko parte hartzen dutelako. Julio Cabrerok dena den neurri batzuk hartzea proposatzen du hala nola teknologia egoki eta malguak sartzea guztiok, ahal den neurrian, erabili ahal izateko eta marjinalizazioari aurre egiteko. Beste aldetik irakasleak formakuntza sendoa izan behar dute IKTak gelara hurbiltzeko eta ikasleei modu egokian erabiltzen irakasteko. Horrez gain ere aipatzen du ikerkuntza bultzatu behar dela eta gizartearen partaidetza indartu behar dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario